}

Txinpantze baten lehen fosila

2005/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lehen aldiz, txinpantze baten fosila aurkitu dute. Zehazki, duela 500.000 urteko hiru hortz topatu dituzte fosilduta Kenyako Baringo lakutik gertu.
Gizakien fosilak ezinbestekoak izan dira giza eboluzioa ulertzeko. Baina gizakia sabanan bizi izan da milaka urtean, eta han kondizioak oso egokiak dira hezurrak fosilizatzeko. Aldiz, txinpantzeak oihan heze eta beroan bizi dira, eta hor ez da fosilik gelditzen. Hortaz, ikertzaileek pozik hartu dute berria, txinpantzeen eboluzioa ikertzeko aukera ematen baitiete fosilek.