}

Txinpantzeak, eboluzioan irabazle

2007/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Txinpantzeak, eboluzioan irabazle
2007/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Michigango Unibertsitatean egin duten azterketa batean ikusi dute txinpantzeen genomak gizakiarenak baino aldaketa gehiago jasan dituela; hau da, gehiago eboluzionatu duela, orain dela 6-7 milioi urte bi espezieak bereizi zirenetik.

Bi espezieetan proteinak kodetzen dituzten 14.000 gene konparatu dituzte, hautespen naturalak aukeratutako geneen bila. Eta ikusi dute hautespen naturalak gizakian 154 gene aukeratu dituela, eta txinpantzean, 233 gene.

Datu horrek hankaz gora jarri du askoren ustea, alegia, gizakiak, mundua menderatzera iristeko, gainerako animaliek baino gene-aldaketa gehiago jasan behar izan dituelako ustea. Baina horrek ez du horrela izan beharrik. Gizakia gainerako animalietatik bereizten duen ezaugarri nagusia garunaren tamaina handia eta horrekin lotutako adimena dira. Garunaren tamainan aldaketa hori zein genek eragin zuen jakitea oso zaila da, ordea. Batzuetan gene-aldaketa txikiek garrantzi biologiko handiagoa izaten dute gene ugariren aldaketek baino, berez kontrakoa irudi dezakeen arren.

1
232
2007
6
037
Eboluzioa; Genetika; Zoologia
Berriak labur
18

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia