}

Txorien kanta eta sexuen arteko ezberdintasunak

2001/05/18 Elhuyar Zientzia

Normalean, txori gazteek helduen kantua entzunez ikasten dute abesten. Baina, nonbait, guztiek ez dute berdin ikasten eta txori batzuek jokaera ezberdina azaltzen dute sexuaren arabera.

Eskualde epeletako txorien artean, bi sexuetakoek abesten duten espezie bakanetakoa bat kardinala (Cardinalis cardinalis) da. Ikasteko era, ordea, ez da berdina arra edo emea izan. Kaliforniako Unibertsitateko ikerketa batek emeek, doinuak ikasteko, arrek baino hiru aldiz denbora gutxiago behar dutela azaldu du. Horrela, eme gazteek 70 egunetan ikasten dituzte abesti guztiak eta arrek, aldiz, 7 hilabeteren buruan barneratzen dituzte.

Baina, arrek, emeek ez bezala, inguruan eredurik ez badute ere, beren kantua garatzeko gaitasuna dute. Ikertzaileen ustean, arrak, habia utzi ondoren, beste ingurune batera egokitu behar izatea da bi sexuen arteko ezberdintasun horren arrazoia; beraz, hango ‘dialektoa’ ikasi behar izaten du. Emeek, aldiz, sorlekuko dialektoari eusten diote.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia