}

Ugaztunen laurdenak desagertzeko arriskuan daude

2008/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ugaztunen laurdenak desagertzeko arriskuan daude
2008/11/01 | Elhuyar
Itsas ugaztunek eta Asia hegoaldeko eta hego-ekialdeko lehorreko ugaztunek etorkizun beltza dute. Lurralde horretako primateen % 79 desagertzeko arriskuan daude.
Artxibokoa

Lehorreko nahiz itsasoko ugaztunen laurdenak desagertzeko arriskuan daude, Natura Babesteko Nazioarteko Erakundearen (IUCN) azkeneko txostenaren arabera. Oro har, ugaztunen erdien populazioa nabarmen gutxitzen ari da. Gainera, zenbait espezie gainbehera ikaragarri handia ari dira jasaten, Tasmaniako deabrua (Sarcophilus harrisii), besteak beste. Hain zuzen ere, espezie horrek % 60ko gainbehera izan du azken hamarkadan.

Datu zehatzak lortzea ezinezkoa da espezie guztietan. Hala ere, txostenaren esanean, ugaztunen % 21-36 desagertzeko arriskuan dago. Ugaztunek dituzten mehatxurik aipagarrienak deforestazioa, habitat-galera eta ehiza dira. Gainera, txostenak aditzera ematen du gainbehera horrek jarraitu egingo duela, mehatxu berriak --hala nola, poluzioa-- azaltzen diren heinean. Populazio-gainbeherarik lazgarriena Asiaren hego-ekialdean ari da gertatzen. Han, ugaztunen % 79 dago arriskuan.

1
247
2008
11
019
Zoologia; Biologia
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia