Ugaztunetan sexua determinatzen duen molekula-multzo bat aurkitu dute
2024/06/20 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ugaztunetan sexua determinatzen duen molekula-multzo bat identifikatu dute Andaluziako Garapen Biologiako Zentroko eta Granadako Unibertsitateko ikertzaileek. Saguetan frogatu dute mikroRNA izeneko RNA molekula txiki batzuk erabakigarriak direla sexu-determinazioaren prozesuan. Nature Communications aldizkarian argitaratu dutel ikerketa.
Ugaztunen enbrioien gonada obulutegi edo testikulu gisa gara liteke. XY enbrioietan, Y kromosoman dagoen SRY geneak testikuluen garapena aktibatzen du, eta halakorik ez badago, obulutegiaren garapena abiatzen da.
Orain frogatu dutenez, ordea, SYR geneaz gain, mikroRNA-multzo bat ere erabakigarria da. Hain zuzen ere, ikertzaileek ikusi dute mutazio bate ondorioz mikroRNA-multzo jakin bat falta zaien sagu arretan SYR genearen adierazpena atzeratu egiten dela, eta, ondorioz, aldi berean obulutegiaren eta testikuluen garapena abiatzen dela, eta, azkenean, obulutegi gisa garatzen dela.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia