}

Ultrasoinu bidezko arazketa

2001/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Estatu Batuetako Purdue Unibertsitateko ikertzaile-talde batek ultrasoinuen bidez uretako poluitzaileak ezabatzeko metodoa asmatu du eta, orain, horren ezaugarriak optimizatzen ari da. Sistemaren oinarria nahiko sinplea da. Maiztasun handiko ultrasoinuek ura zeharkatzen dutenean, sonolumineszentzia izeneko fenomenoa gertatzen da.

Burbuila ugari eratzen dira eta, beren artean talka egiten dutenean, barruko gasaren presioa eta tenperatura asko handitzen dira oso denbora laburrean. Aldaketa horren ondorioz, poluitzaile organikoak degradatu egiten dira. Degradazio-maila ultrasoinuen maiztasunaren araberakoa izaten da; horregatik, ikertzaileak degradazio-maila handiena sortzen duen maiztasunaren bila ari dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia