}

Unibertso zabalgarria

1986/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Unibertsoaren espantsioa horren zabaldu eta onartutako ideia denez, pertsona asko harritu egiten da astronomoak ideia horri buruz guztiz ados ez daudela entzuten duenean. Nahiz eta, astronomo askok izar-objektu urrunek duten espektroaren gorrirako lerrakuntza Lurretik urrutiratzen ari direnaren seinale dela uste izan, beste batzuk aitzitik, fenomeno hori beste teoria batzuez azal daitekeela pentsatzen dute.

Gorrirako lerrakuntza hori azaltzeko erabili izan den beste teoria bat, "argi nekatuarena" da. Fritz Zwicky astronomo suitzarrak proposatu zuen lehenengo aldiz 1929.ean. Teoria honek, fotoiak espazioan bidaiatzen ari diren heinean energia etengabe galtzen ari direla proposatzen du. Urrutitik gugana datorren argiak bide luzeagoa egiten duenez, energia gehiago galtzen du eta espektroaren gorri aldera lerratua ikusten dugu.

Berriki, La Violette izeneko astronomoak, lau behaketa desberdin azaltzeko bi ereduak erabili ditu. Berak jadetsitako ondorioen arabera lau kasu horietan "argi nekatuaren" ereduak egokiago azaldu ditu behaketak.

Non dago egia?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia