}

Ur-lurrunezko zurrunbiloak, dantzan

2010/11/04 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Fenomeno bitxi bat ikusteko aukera eskaini digu Andrew Pritchardek bideo honetan. Joan den urriaren 2an Deep Lake lakuan (Wisconsin, AEB) grabatutako irudiak dira. Egunsentia aprobetxatu zuen egileak, hura izaten baita unerik aproposena ur-lurrunezko zurrunbilo txikiak ur gainean nola dantzatzen diren ikusteko. Ur beroa eta haize hotza, besterik ez dute behar.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia