}

Ura lehenengo supernobatan sortu zen lehenengoz

2025/03/05 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ura-lehenengo-supernobatan-sortu-zen-lehenengoz
Cassiopeia A supernoba hondarra. Arg. X-ray: NASA/CXC/SAO; Optical: NASA/ESA/STScI; IR: NASA/ESA/CSA/STScI/Milisavljevic et al, NASA/JPL/CalTech; Image Processing: NASA/CXC/SAO/J. Schmidt and K. Arcand

Ura lehenengoz Big Bangetik 100-200 milioi urtera sortu zela ondorioztatu dute, simulazio bidez, Nature Astronomy aldizkarian argitaratu duten lan batean. Simulazio horien arabera, uste baino lehenago sortu zen ura, eta litekeena da lehen galaxien funtsezko osagai bat izatea.

Orain arte uste zen ura askoz beranduago sortu zela, lehenago ez zelako nahikoa oxigenorik egongo. Izan ere, hidrogenoa eta haren gisako elementu arinak, hala nola helioa eta litioa, Big Bangean sortu ziren; baina, elementu astunagoak, oxigenoa adibidez, izarren barruko erreakzio nuklearren edo supernoben ondorio dira.

Lehen belaunaldiko bi izarren supernoben simulazioak egin dituzte, eta ikusi dute lehen leherketa haietan askatu zen oxigenoak inguruko hidrogenoarekin erreakzionatuko zuela. Hala, milioi urte gutxi batzuetan edo dozenaka milioi urte batzuetan supernoben hondarrak nahikoa hoztutakoan, osagaien artean ura zuten gas-kumulu trinkoak sortuko ziren. Ginera, simulazioek erakusten dute ziur aski ura lehen galaxien funtsezkoa osagai bat izan zela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia