}

Urpekuntzi ixila

1990/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Irudi honetan daukagun tresnatzarra munduko dipolo-iman supereroale handiena da eta urpekuntzi bateko propultsio-sistemaren parte izango da. Propultsio magnetohidrodinamikoa ixila da eta ez du parte higikorrik. Eremu magnetiko batek korronte elektrikoa hodi batean dagoen itsas urari eragiten dio. Indar elektroeragileak ura gibelerantz bultzatzen du, untzia aurrerantz eramanik. Imanak 180 tona pisatzen ditu eta $12 milioi kostatu zaio EEBBetako armadari.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia