}

Urre-zuloa

2005/08/24 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Argazkikoa munduan dagoen urre- eta kobre-meategirik handienetako bat da. Lau kilometro zabal da ikusten den krater hori.

Meategia Indonesian dago, Sudirman mendietan. Australiako eta Pazifikoko plaka tektonikoen mugimenduak sortu zituen mendiok, eta gizakiok orain ustiatzen ditugun urre eta kobredun mineralak ere orduan sortu ziren, magma beroa arroka sedimentarioetan sartu zenean. Irudian ikusten denez, meatzetik gertu zenbait mendi-glaziar ekuatorial daude —oso glaziar bakanak—.

Argazkia Nazioarteko Espazio Estaziotik egin zuten, joan den ekainean.

Argazkia: NASA