Urrutiko izarra, gerturatu eta bi
2007/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Urrutiko izarra, gerturatu eta bi
2007/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA, ESA & J. Maiz Apellaniz (Andaluziako Astrofisikako Inst.))
Ustez Esne Bideko izarrik handiena zen Pismis 24-1, baina Hubble teleskopioari esker konturatu dira ez dela izar bakarra, gutxienez bi direla.
Izar horien masa Eguzkiarena halako ehun omen da aurkikuntza egin duten ikertzaileen esanean --ESAk eta NASAk elkarrekin egin dute lan, eta Jesus Maiz Apellaniz astrofisikari donostiarra arduratu da aurkikuntzaren aurkezpena egiteaz--, baina posible omen da bi izar izan beharrean hiru izatea. Izar horietako bat ere ez da Esne Bideko izarrik handiena, baina, hala ere, oso handiak dira, eta izarren gehienezko masaren ikerketan lagungarri izango dira.
1
227
2007
1
001
Astronomia
Berriak labur
4
eu es fr en ca gl