}

Usaimena dagoen zatian handitu zitzaien garuna lehenengo ugaztunei

2011/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

usaimena-dagoen-zatian-handitu-zitzaien-garuna-leh
Gaur egungo zarigueia baten garuna (handia) Hadrocodium aren garunaren ondoan; ordenagailu bidezko tomografia bidez lortutako irudiak. Arg.: Matt Colbert/University of Texas at Austin. - Arg.
Usaimena dagoen zatian handitu zitzaien garuna lehenengo ugaztunei
2011/09/01 | Elhuyar


Usaimena prozesatzen duen garuneko zatia handitu ahala hasi zitzaien handitzen antzinako ugaztunei garuna, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Carnegie Historia Naturaleko Museoko ikertzaile-talde bat ondorio horretara iritsi da, ezagutzen diren bi protougaztun zaharrenen garezurrak aztertuta. Hain zuzen, ordenagailu bidezko tomografia bidez garezurrak eskaneatuz, garunen egituraren hiru dimentsioko irudi birtualak lortu dituzte, garunak hezurrean utzitako arrastoak eta garezurraren barruan gelditutako hutsuneak oinarri hartuta.

Aztertutako animaliak 1986an Txinan aurkitutako Morganucodon eta Hadrocodium generoko bi fosil izan ziren. Bi animalia horien irudiak beste hainbatekin alderatu zituzten ondoren, hala nola zazpi zinodontoren fosilekin (antzinako ugaztunekin lotura estua duten narrastiak), orain dela 190 eta 65 milioi urte bitarteko 27 ugaztunen garunekin eta gaur egungo 270 ugaztunenekin.

Azterketatik ateratako ondorioa da ugaztunen garunak hiru etapatan eboluzionatu zuela. Orain dela 190 milioi urte, Morganucodon en garuna zinodontoena baino % 50 handiagoa zen, eta bereziki usaimena prozesatzen duten eremuak zituzten handituta, hala nola usaimen-erraboila. Handik gutxira agertutako Hadrocodium ek, gaur egungo ugaztunen ahaide hurbilenekoak, halaber, Morganucodon ek baino % 50 handiagoa zuen garuna, eta hari ere usaimenari lotutako eremuetan handitu zitzaion gehien. Azkenik, orain dela 65 milioi urte, ugaztun modernoak agertu zirenean, handitu egin ziren zentzumen guztiak biltzen dituzten garun-zatiak.

1
278
2011
9
012
Eboluzioa; Zoologia
Albisteak
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia