}

Uste baino katamotz iberiar gutxiago

2003/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Katamotz iberiarra aspaldian dago desagertzeko arriskuan, baina, joan den urteko kontaketaren ondoren, egoera kritikoa dela dirudi. Berrehun ale baino gutxiago daude eta, horietatik, hogeita hamar besterik ez dira eme ugalkorrak. Neurri zorrotzak hartu ezean, hamarkada batean desagertuko omen dira. Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuna erakundearen arabera, habitata babestea eta untxi-populazioa leheneratzea dira neurri horietako bi.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia