Uztailaren 6an itxiko dute Garoña
2013/06/19 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Garoñako zentral nuklearra uztailaren 6an itxiko dela adierazi du José Manuel Soria Espainiako Industria ministroak, kongresuko saioan. Berri-agentziek zabaldu dutenez, Pedro Azpiazu EAJko diputatuaren galdera bati erantzutean baieztatu du itxiera ministroak.
Hain zuzen, zentralaren etorkizunari buruz galdetu dio Azpiazuk. Soriak erantzun dio, zentralaren jabeek baimena eskatzea luzatu bazuten ere, aurreikusitako datan itxiko dutela, ez dagoelako denborarik aldaketa gauzatzeko tramite administratiboak egiteko. Dena den, Espainiako zentral nuklearren alde hitz egin du, eta beharrezkotzat jo ditu herrialdearen energia-hornidurarako.
Horrenbestez, Garoña behin betiko itxiko den arren, energia nuklearrari buruzko auziak irekita jarraitzen du.--> Garoña: hasi da atzerako kontaketa
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia