}

Wolframa

2014/02/26 Elhuyar Zientzia

wolframa
Arg. Danel Solabarrieta

 

1. Kim.

sin. 
tungsteno

Zenbaki atomikoa 74 duen elementu kimikoaMetal gogorra da, kolorez zuria eta dentsitatehandikoa. Egoera puruan, lanparen erresistentzietako eta abarretako haria egiteko erabiltzen da, eta altzairuarekin oso aleazio oso gogorrak eratzen ditu.

Ikurra
 
W
en
 
tungstenwolfram
es
 
tungstenowolframio
fr
 
tungstènewolfram

Iturria: Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa

Wolframa Fausto eta Juan Jose Elhuyar anaiek isolatu zuten Bergarako Mintegian, eta 1783ko irailaren 28ko Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko Batzar Orokorrean aurkeztu zuten: "Metal berri honi volfram deituko diogu".

 

“Sarrera honek #Kultura Zientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du”

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia