}

X-izpiak metalen muinera iristeko

1998/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Altzairuaren eta metalen itxuraldaketarako sistemak hobetzeko asmoz, EEBBetako Teknologia eta Normalizaziorako Institutu Nazionala X-izpien bidez kristal metalikoak ikertzen ari da. Metalek deformazioa jasaten dutenean, beren ezaugarri mekanikoak aldatu egiten dira kristal-egiturak jasaten dituen aldaketak direla eta.

Aurrerakuntza honekin automozio-industrian piezak egiteko behar diren moldeen eraikuntza erraztu nahi da.

Aldaketa hauek ikusi eta ulertu ahal izateko metala bere itxuraldaketan zehar X-izpi sorta batez bonbardatu behar da eta izpien dispertsioa aztertu.

Metalaren egitura eta jasaten ari den tentsioak ezagutuz gero bere jokabidea aurresan eta piezak azaltzen dituen dislokazioak aurki daitezke, piezak non huts egin dezakeen jakiteko. Aurrerakuntza honekin automozio-industrian piezak egiteko behar diren moldeen eraikuntza erraztu nahi da. Izan ere, molde hauek egitea zientzia baino gehiago arte bihurtu dela uste du Institutuko Lyle Levine fisikariak. Ikerlariek moldeen diseinuak behin eta berriro aztertu eta aldatu behar izaten dituzte pitzadurak non gertatzen diren ezin baitute jakin saiakuntzak egin arte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia