}

X izpiek biluztuta

2003/06/27 Elhuyar Zientzia

Argazkiko emakumea Susan Hallowell da, Garraioaren Segurtasun Admistrazioko segurtasun-laborategiko zuzendaria, Estatu Batuetan. Administrazio hori dorre bikien kontrako erasoaren ondoren sortu zen, eta atzo aurkeztu zuten jendaurrean laster Estatu Batuetako aireportu askotan erabili nahi duten detektagailua. Detektagailu honek X izpiak erabiltzen ditu, gaur egungoen moduan, baina, horiek ez bezala, gai da arropa tartean eraman daitezkeen plastikozko objektuak detektatzeko. Izan ere, metalek eta plastikoak bezalako material dentsoek islatutako X izpiek azalak islatutakoek baino irudi ilunagoa sortzen dute pantailan, eta garbi-garbi ikusten dira. Hala ere, ohiko X izpiko aparatuek baino dosi txikiagoekin funtzionatzen du.

Detektagailua bera ez da berria, aspaldian dago merkatuan, baina orain arte ez da aireportuetan erabili. Ikerketa ozeanografikoak egiteko erabiltzen da, eta ospitale batzuetan. Sorreran, Hegoafrikako diamante-meatzeetatik meatzariek harribitxirik hartzen ez zutela egiaztatzeko erabili zen. Teknologia garestia da, ordea. Detektagailu bakoitzak ehun eta berrehun mila euro artean balio du, baina ez dirudi hori denik Estatu Batuetako segurtasun-arduradunen kezka nagusia. Erabiltzaileen intimitatearekin kezkatuak omen daude, eta gorputz-atal sentikorrenak distortsionatzeko moduak bilatzen ari dira. Bestela, kontrol-postua estali egingo dutela esan dute, irudia poliziek bakarrik ikus dezaten.

Irudi gehiago ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen

Argazkia: AP/Brian Branel-Price.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia