X izpien bidezko irudiak koloretan
2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Erresuma Batuko zientzialari-talde batek X izpien bidezko eskaner berri baten prototipoa aurkeztu du. Orain arteko eskanerrek uhin-luzera bakarreko X izpiak erabiltzen dituzte. Prototipo berriak, ordea, hainbat uhin-luzera erabiltzen ditu. Uhin-luzera bakarreko X izpiko tresnekin, zuri-beltzeko irudiak lortzen ziren. Tresna berriari esker, berriz, koloretako irudiak lortzen dira. X izpien uhin-luzera guztiek ez dituzte gorputzeko ehunak berdin zeharkatzen, eta, horregatik, gorputzeko ehun bakoitza kolore batez ikusten da. Beraz, ehun mota bat zeharkatu dezaketen uhin-luzeren araberakoa da ehun horrek eskanerrean hartzen duen kolorea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia