}

X izpien erakustaldia milioika gradutan

2007/11/26 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Orion konstelazioaren nebulosak, argi-izpiak ez ezik, X izpiak ere igortzen ditu. Astronomoek ikusi dute erradiazio hori nebulosaren gasaren tenperaturaren ondorioa dela, milioika gradutan baitago. Haien ustez, tenperatura hori hartzen du nebulosako izar beroen erradiazioak talka egiten duelako gasarekin; talkak gasa berotzen du, eta gasak ere, orduan, erradiazioa igortzen du, besteak beste, X izpiak. Astronomoek, gainera, uste dute Orionen nebulosan gertatzen dena galaxiaren beste gas-hodei askotan ere ohikoa dela.

Argazkia: Science

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia