}

X izpien minbizia sortzeko arriskua neurtu dute

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

X izpiak diagnosirako erabiltzen diren arren, zenbaitetan minbizia eragiten dute; ikerketa baten arabera, Britainia Handian 700 pertsona gaixotzen dira urtero X izpien eraginez, eta AEBetan 5.600.

Ehunekoei erreparatzen badiegu, Britainia Handiko minbizi-kasuen % 0,6 dira X izpien eraginez sortutakoak, eta antzeko ehunekoak azaldu dira Suedian eta Polonian egindako ikerketetan. Ehunekorik altuena Japonian daukate: han minbizien % 3 X izpiek sortutakoak omen dira, dirudienez, gainerako herrialdeetan baino gehiago erabiltzen delako diagnosi-metodo hori.

Ikerketarako, alde batetik, esposizio-maila altuen eta minbizi-kasuen kopurua alderatu dituzte, eta, bestetik, konputagailu-modelo konplexu batekin esposizio-maila baxuagoak ikertu dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia