}

Xenotransplante seguruak egin daitezke?

2003/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Espezie batetik bestera egiten diren organoen transplanteei xenotransplante deritze. Adibidez, txerrietatik hartutako hainbat organori esker jende asko sendatzeko aukera legoke, gure organo batzuen oso antzekoak direlako. Baina transplanteetan organoekin batera txerrien birusak etor litezke, eta gaixoa kutsatu.

PERV izeneko birus batekin horrelakorik gerta ez dadin, birusa kutsatzeko bideak aztertu dituzte ikertzaile estatubatuar batzuek. PERV birusak giza zeluletan sartzeko behar dituen bi proteina identifikatu dituzte zientzialariek, eta ikerketaren hurrengo urratsa proteina horien hartzaileak dituzten saguak sortzea da; horrela, birusak zein zelula-mota kutsatzen dituen ikertu ahal izango dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia