Xurgagailu robotikoa
2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Trilobite izena du Electrolux etxeak aurkeztu duen xurgagailu robotikoak. Xurgagailu hori edozein gelaren % 95 garbitzeko gai da; hortaz, pertsonek gidatutako ohiko xurgagailuak baino % 35 gehiago.
Trilobite xurgagailuak, saguzarren antzera, radar akustikoa du, eta horretaz baliatzen da mugitzeko eta toki zailenetara ere iristeko. Produktua orain aurkeztu badute ere, Electrolux-ekoak 1990etik ari ziren lanean teknologia erdi akustiko erdi robotikoaren garapenarekin. Xurgagailua dagoeneko Suedian salgai dago eta datorren urtean Europa osoan ere erosi ahal izango da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia