}

XX. mendea aurkikuntzaz josia

1991/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

XX. mendea amaitzear dagoenean, gizakiak zientzia eta tekniken arloan egin dituen aurrerapenei esker pertsonen bizialdia gero eta luzeagoa da. Ehun urtera inguratzen ari den jendea ezagutzea gaur egun ez da harritzekoa. Ez gara ohartzen ordea pertsona horien bizialdian zenbat aurkikuntza egin den. Hor ditugu lekuko zinea, irratia, telebista, metroa, abiadura handiko trena, ordenadorea, plastikoak, biologia molekularra, fisika nuklearra, organo-transplanteak, espazioko sateliteak, gizakia ilargiratzea, laserra, hegazkingintza (lehen hegazkin txikietatik Concorde-raino) eta abar luzea.

Hala ere, menperatu gabeko gaiak ugari dira XX. mende amaiera honetan. Minbizia eta HIESa hor daude oraindik erabateko erremediorik gabe, garun-erreuma sendatzeko modurik ez dago, meteorologia hastapenetan dagoen zientzia da,…

Hutsune guzti horiek argitu asmoz ordea, laborategietan etengabe ari dira lanean. Enbriologiaren bidetik minbiziaren konponbidea lortzeko itxaropena dago, neuronen mekanismo ezkutuak argitu asmoz gogor ari dira, proteina bereziz ordenadore biologikoak egin nahi dituzte, gure unibertsoa nolakoa den zehatz jakiteko partikula azpiatomiko berrien bila jo eta ke ari dira, etab.

Aurrera begira badago, beraz, oraindik zer aurkitua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia