}

Zarata kanpoan, airea barrura

2004/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zaratatik babesteaz gain aireari pasatzen uzten dion adreilua asmatu dute Australian.

Zaratatik babesteaz gain aireari pasatzen uzten dion adreilua asmatu dute Australian. Silenceair izena jarri diote, eta adreilu arrunt baten itxura duen arren ez da batere arrunta. Hain zuzen, zarataren % 85 barrura sartzea galarazten du, baina, aldi berean, airea arazorik gabe iragaten da.

Adreilu horrek ez du energiarik kontsumitzen, eta, nahi izanez gero, gardena izan daiteke; hartara, kanpoko argitasuna eduki dezake adreilu horiez egindako eraikinak. Beraz, energia aurrezten ere laguntzen du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia