Zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena
1990/03/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa | Lizaso, Pili - Informatika SailaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Duela bi ale, 31. alean hain zuzen, bide bati eman genion hasiera: Zenbakien Faktorizazioari eta zenbakia faktoretan edukita burutu daitezkeen eragiketak azaltzearen bideari. Ale honetan, Zatitzaile Komunetako Handiena eta Multiplo Komunetako Txikiena nola kalkulatzen diren azaltzen da.
Kasu honetan erabiltzaileak emaitza zehatzak sartu behar ditu; Z.K.H. eta M.K.T.ren balioak alegia. Emaitza hauek kontrolatzea, besterik gabe, ez litzateke lan zaila izango ordenadorearentzat, baldin eta zenbakiak eta emaitzak aldez aurretik definituta egongo balira. Baina oraingoan, gehienetan bezala, aleatoriotasuna sartu nahi izan dugu; erabiltzeko unean programa atseginagoa izan dadin. Beraz, programa berak kalkulatuko ditu Z.K.H. eta M.K.T.
GOGORATUZ!!!
Zatitzaile Komunetako Handiena
Zenbaki arrunt batzuek aldi berean zatitzailetzat duten zenbakirik handiena.
Multiplo Komunetako TxikienaZenbaki arrunt batzuk emanik, aldi berean zenbaki guztien multiploen arteko txikiena.
ADIBIDEA:
864 = 2 5 . 3 3
909 = 3 2 . 101
Z.K.H. = 3 2 = 9
M.K.T. = 2 5 . 3 3 . 101 = 87264
Hona hemen programa:
Programaren azalpena
- 70-120: 1etik 999ra bitarteko bi zenbaki aleatorio sortu eta hauek faktoreetan deskonposatu.
- 130-250: Z.K.H.ren kalkulua. Bi zenbakiek dituzten faktore amankomunak hartzen dira berretzaile txikienarekin.
- 260-440: M.K.T.ren kalkulua. Bi zenbakietan agertzen diren faktore guztiak hartzen dira berretzaile handienarekin. Hots, errepikatzen direnak behin bakarrik.
- 460-510: Erabiltzaileak sartutako erantzunak jaso eta ONGI ala GAIZKI dauden egiaztatu eta berari adierazi.
- 520-780: Edozein kasutan, zenbakien faktorizazioa eta emaitza zuzenak azaltzen dira pantailan.
- 850-990: Zenbaki bat faktoretan deskonposatzeko prozedura. Ikus 31. aleko Etxeko Ordenadorea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia