Zelula-amak animalia-jatorriko materialik gabe
2005/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Enbrioien zelula amak hazi dituzte giza jatorriko materiala bakarrik erabilita. Orain arte, hazkuntzarako saguen, behien edo beste animalia batzuen proteinak eta hazkuntza-faktoreak erabili izan dira, baina gaitzak kutsa ditzaketela uste da.
Edinburgoko Roslin Institutuan hazi dituzte zelula amak, baina Valentziako IVI Fundazioan eta beste hainbat erakundetan ere antzeko saiakuntzak egiten ari dira.
eu es fr en ca gl