}

Zenbat urakan izango dira aurten?

2003/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Estatu Batuetako NOAA erakundearen arabera, 11-15 ekaitz tropikal sortuko dira aurten eta horietatik 5-9 urakan bihurtuko dira. Urakanen artean, 2-4 bigarren kategoriakoak izango dira Saffir-Simpson eskalan. Eskala hori bostera artekoa da, haizearen abiaduraren araberakoa. Bigarren kategoriako urakanek 155-175 km/h-ko haizea izaten dute; bostekoek 250etik gorakoa.

Iragarpenak aurreko urteetako batezbestekoen inguruan dabiltza, baina oso zaila da beteko diren ala ez jakitea. Gainera, La Niña fenomenoaren lehen zantzuek aurtengo sasoia uste baino aktiboagoa bihur dezaketela adierazi dute adituek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia