}

Zer diote estromatolitoek biziaren hasierako une haiei buruz?

2006/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zer diote estromatolitoek biziaren hasierako une haiei buruz?
2006/09/01 | Elhuyar

Estromatolitoak mikroorganismo batzuek eragiten dituzten bioeraikinak dira, sedimentuz osatutako egitura bereziak, azken finean. Hori dute definizioa, baina hainbat estromatolitotan zalantzan jartzen dute izaki bizidunek eginak ote diren edo era abiotikoan sortutako egiturak ote diren.

Zalantza hori izan da Australiako Pilbara eskualdeko estromatolitoekin, esate baterako. Bada, Nature aldizkarian argitaratu berri duten artikulu baten arabera, zinez bizidunek sortuak dira egitura horiek (kono-itxurakoak, uhin-itxurakoak, gailurtxoz josiak edo kartoizko arrautza-ontzien itxurakoak).

Benetan hala bada, ondorio garrantzitsuena izango litzateke duela hiru mila eta laurehun milioi urte mikroorganismoen dibertsitatea oso handia zela, egitura-mota bakoitza mikroorganismo batek sortua baita. Beraz, bizia sortu (duela lau mila milioi urte inguru) eta gutxira dibertsifikatu zen.

1
223
2006
9
008
Paleontologia; Geologia
Berriak labur
4