}

Zer izan zen lehenik: itxura ala funtzioa?

2006/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zer izan zen lehenik: itxura ala funtzioa?
2006/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Texasko Unibertsitatea)

Kaktusek inguruan duten ur-apurra xurgatzeko eta lortutakoari eusteko eboluzionatu dute, eta, hala, ezaugarri fisiologiko eta anatomiko bereziak garatu dituzte.

Yale Unibertsitateko ikertzaileek jakin nahi izan dute nola sortu diren moldaera horiek eboluzioan zehar, eta galdera honi erantzuten saiatu dira: zer izan zen aurrena, itxura-aldaketa ala ura aurrezteko estrategiaren garapena?

Galderari erantzuteko, Pereskia generoko kaktusei erreparatu diete. Hain zuzen ere, genero hori da primitiboena. Bi adarretan banatzen da, eta horietako batek ez du itxura aldetik gainerako kaktusen antzik, nahiz eta funtzio bertsuak dituen. Adibidez, hostoak ditu, eta hosto horiek ura gordetzeko eta fotosintesia egiteko egokituta daude, beste kaktusetan ezohikoa den era batera.

Pereskia generoko espezieen berezitasunak aztertuta, botanikariek ondorioztatu dute kaktusak ur-eskasiara lehenik fisiologikoki egokitu zirela, eta gero garatu zituztela ura aurrezteko eta gordetzeko aukera ematen dieten ezaugarri anatomikoak.

1
221
2006
6
033
Eboluzioa; Botanika
Berriak labur
12