Zeramikaren adina jakiteko, erreparatu hezetasunari
2009/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Manchesterko eta Edinburgoko unibertsitateetako zenbait ikertzailek zeramikazko objektu arkeologikoak datatzeko teknika berri bat diseinatu dute. Teknika hori orain dela 2.000 urteko objektuen adina zehazteko egokia bada ere, ikertzaileen ustez litekeena da 10.000 urteko objektuak datatzeko ere gai izatea.
Zeramikazko objektuei, labetik ateratzen direnetik, ur-molekulak sartzen zaizkie egituran. Hala, denboran zehar, objektuak pisua irabazten du. Zenbat eta zaharragoa izan materiala, are eta gehiago pisatuko du, ur gehiago izango duelako.
Datatzeko, ezinbestekoa da denboran zehar zeramikaren eta uraren arteko erreakzio-abiadura zein den jakitea. Ezagutza horretan oinarritzen da, hain zuzen ere, datazio-teknika berria. Horretarako, zeramikazko lagin bat bere horretan eta gutxi gorabehera 500 gradu zentigradoan labe batean berotu ostean pisatzen dute ikertzaileek. Lagin hori doitasun handiko mikrobalantza batean pisatzen dute ondoren, zeramikan zenbat ur sartu den jakiteko. Datu hori ezagututa, objektuaren adina estrapolatu daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia