}

Zergatik egiten du hotz handiagoa Hego poloan Ipar poloan baino?

2000/02/09 Elhuyar Zientzia

Lurrean inoiz neurtutako tenperaturarik baxuena -88,3º Celsius-ekoa da. Neurketa hori 1960ko abuztuaren 24an egin zen Hego poloan. Eta horri esker antartikak lurreko lekurik hotzena izatearen ohorea dauka.

Baina, izatez, Ipar poloa eta Hego poloa ekuatoretik distantzia berberera daude eta eguzkitiko energia-kantitate berdintsua jasotzen dute. Zergatik da orduan Hego poloa hotzagoa? Edo bestela esanda, zergatik da "epelagoa" Ipar poloa?

Ipar poloa ozeanoz inguratutako uharteek osatzen dute eta Hego poloa berriz, kontinente handi bat da. Eta hortxe dago gakoa: kontinente hitzean. Izan ere, kontinenteek eguzki-energia azkar jasotzen dute, baina oso azaletik bakarrik berotzen dira eta, ondoren, azkar hozten dira. Ozeanoek, berriz, polikiago baina kantitate handiagoan jasotzen dute beroa; eta ondoren, polikiago hozten dira. Horregatik, latitude berean egonda ere, uharteek eta kostaldeko herriek kontinente barneko herriek baino klima leunagoa izaten dute. Hego poloan fenomeno berbera gertatzen da eta horregatik da Ipar poloa baino hotzagoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia