}

Zetazeoen arbaso lehortarra

2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zetazeoen arbaso lehortarra
2008/02/01 | Elhuyar

Kaxmirren, Indian, aurkitutako ugaztun artiodaktilo baten fosilak aztertu dituzte Ohioko Ipar-ekialdeko Unibertsitatean, eta ondorioztatu dute zetazeoen arbaso lehortarra zela. Ezagutzen diren animalien artean zetazeoek bakarrik duten ezaugarri bat zuen fosilak: erdialdeko belarrian hezurrezko estalki lodi bat zuen (involucrum esaten diote). Ezaugarri horrek lotzen ditu bi animalia-taldeak. Orein txiki baten antzekoa zen, eta hortzek adierazten dute lehorreko landareak jaten zituela. Zientzialariek ondorioztatu dute harrapariengandik ihes egiteko sartzen zela uretara.

1
239
2008
2
018
Eboluzioa; Zoologia
Berriak labur
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia