ZIENTZIA AZOKA: proiektuaren posterra
2021/05/03 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Zientzia-azoka batean parte hartzean, oso garrantzitsua da informazioa ahalik eta modurik argi eta erakargarrienean aurkeztea..
Hona posterra egiteko zenbait iradokizun:
- Izenburu on bat eman: izenburuak lortu behar du bisitariak gaiari buruz gehiago jakin nahi izatea, eta, horretarako, izenburu labur eta erakargarri bat izatea berebizikoa da.
- Argazkiak erabili: Bisitariak erakartzeaz gain, egindako lanaren berri ematen laguntzen dute.
- Antolaketa: oinarrizko ideia edo ekintzak logikoki eta erraz irakurtzeko moduan aurkeztu behar dira. Testuak metro bateko distantziatik ondo irakurtzeko nerurri egokia izan behar du.
- Deigarria: bai testuak nola dauden idatzita, bai irudi grafikoen kalitatea.
Edukietan sakontzeko sakatu hemen.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia