Zientzia eskolatik at!
2021/06/21 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Eskolatik kanpoko zientzia-jarduerek eragin positiboa izaten dute gazteengan. Esate baterako, azoketara, museoetara, mendira… egiten diren irteerak onuragarriak dira alfabetatze zientifikorako. Horrez gain, familiarteko jarduerek ere eragina dute. Hau da, gazteek euren gertukoekin batera zientzia- eta teknologia-jardueretan parte hartzen dutenean, haiei ere interesatzen zaiela ikusten dute, eta gai horiekiko interes handiagoa erakutsi ohi dute.
Bizipen eta jarduera praktikoen bidez kontzeptuak hobeto ulertu ohi dira. Gainera, material eta tresna gaurkotuetarako sarbidea dira, eta euren egunerokoan zientzia edonon dagoela ikusteko aukera ematen die gazteei.
Azkenik, halako bizipenetan, STEM profesionalekin biltzeko aukera izan ohi dute, eta horrek estereotipoak hausten laguntzen du, neskei batik bat.
Edukietan sakontzeko sakatu hemen.