Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune berria du
2012/03/15 Elhuyar Zientzia
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria zientzia eta teknologia gaiak euskaraz eta dibulgazio-mailan argitaratzen dituen aldizkari bakarra da, eta orain, webgune berria estreinatu du aldizkaria.elhuyar.org helbidean.
Elhuyar aldizkariaren papereko bertsioan jasotzen diren edukiak sarean daude webgune horretan, edonoren esku. Euskaraz sortu eta landutako edukiak aurkituko ditu han irakurleak. Hemengo zientzialari, ikerlari eta adituen ahotsak biltzen dira, eta euskal ikerketaren eta ikertzaileen berri jaso eta zabaltzen da.
Albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, iritziak, istorioak, liburuak, argazkiak… Aldizkariaren papereko bertsioko atal guztiak jasoko dira webgunean, eta eduki osagarria eskainiko du.
Zerbitzu osagarriak harpidedunentzat
Edonork irakurri ahal izango du Elhuyar aldizkaria aldizkaria.elhuyar.org helbidean, baina Elhuyar aldizkariaren harpidedunei zerbitzu osagarri batzuk eskaini nahi izan dizkiegu: Elhuyar aldizkariaren harpidedunek aldizkariaren edizio digitala deskargatu dezakete; eduki osagarria irakurri ahal izango dute (iturriak, bibliografia, bideoak, gaiarekin lotutako albisteak, etabar); iritziak emateko bidea izango dute eta harpidetzaren datuak kudeatzeko gunea erabili ahal izango dute.
Martxoaren 15etik apirilaren 15era bitartean Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko harpidedun egiten direnak, tableta baten zozketan sartuko dira. Harpidetza Internet bidez egiteko, sartu aldizkaria.elhuyar.org webgunean.Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia