}

Zientziaren Astea Elhuyar Fundazioan

2005/12/01 Andonegi Beristain, Garazi - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azaroaren 7tik 17ra, Zientziaren eta Teknologiaren Astea izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Elhuyar Fundazioak, aste horrekin bat eginez, ekitaldi bat antolatu zuen.
Zientziaren Astea Elhuyar Fundazioan
2005/12/01 | Andonegi Beristain, Garazi | Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Teknoskopioa lehiaketako irabazleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko, VICOMTech-eko eta Elhuyarko ordezkariekin.
n. goizueta

Ekitaldi horretan, bi ekimenen berri eman zen. Batetik, Elhuyar Fundazioak egindako azterketa baten emaitzak jakinarazi zituzten. Hain justu, joan den uztaileko zenbakian eman genuen ikerketa horren berri zabalago. Elhuyar Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan argitaratzen diren zazpi egunkaritan zientzia- eta teknologia-gaiei zer tratamendu ematen zaien eta zenbat toki eskaintzen zaien ikertu du.

2004ko azaroaren 1etik 2005eko apirilaren 30era, Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker egin zen ikerketa, eta haren emaitzak aurkeztu zituen Leire Latierro zientzialariak ekitaldi horretan. Latierrok berak, sei hilabete horietan, berrien generoa eta zenbateraino zeuden landuta neurtu zituen. Horiek guztiak kontuan izanda, hainbat ondorio atera zituen; horien artean nabarmentzekoak, hauek: guztira 4.489 zientzia-albiste argitaratu dira 7 egunkari horietan, eta egunkarien orrien % 2,5 hartu dute.

Iazko azterketako datuekin alderatuz gero, zientzia-albisteek gorakada nabarmena izan dute; izan ere, egunkarien orrien % 1 soilik hartzen zuten urtebete lehenago, 2003ko azarotik eta 2004ko apirilera bitarteko datuei begiratuta.

Bestetik, ekitaldi horretan bertan, Teknoskopioa asmatzaile gazteentzako lehiaketako sari-banaketa egin zen. Ingurune-adimena gaitzat hartuta, gazteentzat antolatutako ekimena izan da Teknoskopioa. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek, gehienez lau laguneko taldeetan, aurkezpen bat landu behar zuten. Parte-hartzaileek ingurune adimendunen arloan lanean ari diren ikertzaileak zirela imajinatu behar zuten, eta, egun arlo horretan egiten diren ikerketak kontuan izanda, etorkizuneko asmakuntza baten berri eman behar zuten aurkezpen baten bidez.

Sariketara hainbat ikastetxetako lanak aurkeztu ziren eta irabazlea 'Ikasmahai digitala', El Regato ikastetxeko ikasleen lana, izan zen. Paula Arana, Asier de Diego, Amaia Santamaria eta Jone Miren Miguel izan ziren saridunak. Irabazleek iPod bana (mp3 irakurgailua) jaso zuten, eta, arratsaldean, VICOMTech zentro teknologikoa bisitatzeko aukera izan zuten hango laborategiak eta ingurune-adimeneko proiektuak ezagutzeko. Fagor Electrodom sticos eta VICOMTech zentro teknologikoek babestuta antolatu zen sariketa hori.

Elhuyarren berriak
61
Andonegi Beristain, Garazi
2
215
2005
12
040
Enpresa