Zigarro-puntak, altzairuen korrosioaren aurka
2010/05/13 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Zigarro-puntak altzairu estrukturalen korrosioa galarazteko irtenbidea izan litezke. Ondorio horretara iristeko, Txinako ikertzaile-talde batek mutxikin arruntak azido klorhidrikoaren disoluzio ahul batean disolbatu zituen. Ondoren, lortutako likidoa oliobideetan baliatzen den altzairu-mota bati, N80 deritzonari, aplikatu zion.
Ikertzaileek argitu dutenez, zigarro-puntetatik ateratako sustantzia horrek % 95 areagotzen du altzairuak korrosioari aurre egiteko duen erresistentzia-gaitasuna. Zehazki, efektu antikorrosiboan eragin dezaketen bederatzi sustantzia kimiko hauteman dituzte (nikotina tartean) mutxikinetan.
Txinako ikertzaileen aurkikuntza oso baliagarria izan daiteke oliobide jasangarriagoak sortze bidean, eta, bide batez, baita nolabait “mutxikinik gabeko planeta” bat lortze bidean ere. Batez beste, 4,5 trilioi zigarro-puntek “kolpatzen” dute lurra urtero-urtero.
Argazkia: Indi Samarajiva
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia