}

Zuhaitzak, metano-tximiniak

2010/02/18 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Urez betetako inguruneetako zuhaitzek metanoa isurtzen dutela berretsi du Portland Estatu Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Ikusi dutenez, baina, metanoa ez dute zuhaitzek berek sortzen; lurreko mikrobioek anaerobikoki sortutako metanoa da kanporatzen dutena. Hau da, zuhaitzek tximinia-funtzioa betetzen dutela ikusi dute.

Ikertzaileek adierazi dutenez, ikerketa horrek ez du ukatzen zuhaitzak metanoa ekoizteko gai direnik. Ideia hori 2006an proposatu zuten, eta, harrezkero, ikerketa asko argitaratu dira ideia hori indartzen eta ezezten dutenak. Oraingo ikerketa honek ez du eztabaida horretan sartu nahi izan. Besterik gabe, frogatu dute zuhaitzak gai direla sustraien bidez lur azpitik metanoa hartzeko eta hostoetatik atmosferara kanporatzeko.

Argazkia: Franco Caruzzo

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia