}

Zulo beltz batek jaurtitako zorrotadarik luzeenak aurkitu dituzte

2024/09/24 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

zulo-beltz-batek-jaurtitako-zorrotadarik-luzeenak
Porfirion zorrotada-parearen irudikapena. Arg. E. Wernquist / D. Nelson (IllustrisTNG Collaboration) / M. Oei

Zulo beltz batek jaurtitako zorrotadarik luzeenak aurkitu ditu nazioarteko astronomo-talde batek. Bi zorrotada dira, eta bien artean 23 milioi argi-urteko luzera dute (bakoitzak 11,5 argi-urte), edo Esne Bidearen diametroa 140 aldiz. Nature aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri.

Porfirion jarri diote izena zorrotada-pareari. Unibertsoak 6.300 milioi urte zituenekoa da , gaur egun duen adinaren (13.800) erdia baino gutxiago zuenekoa. Urruneko galaxia baten erdigunean dagoen zulo beltz supermasibo batetik ateratzen dira, alde batera eta bestera, eta bilioika eguzkiren pareko potentzia dute.

Aurkikuntza honek iradokitzen du litekeena dela halako zorrotada erraldoiek uste baino eragin handiagoa izatea unibertso gaztean galaxiak eratzeko orduan. Izan ere, materia jaurtitzen dute distantzia handietara eta milioika urtetan. Materia horrek galaxien arteko hutsune kosmikoak zeharkatu ditzake, eta litekeena da horren eraginez unibertsoaren eboluzioa azkartu izana.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia