}

Zulo beltza, astuna eta zaharra

2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zulo beltza, astuna eta zaharra
2007/07/01 | Elhuyar

500 milioi Eguzkik baino masa handiagoa duen zulo beltz zahar bat aurkitu dute astronomoek. CFHQS J2329-0301 izena du, eta, topatutako astunenetakoa izateaz gain, oso zaharra da, duela 13 mila milioi urte sortu zela kalkulatu baitute. Hawaiiko Mauna Kea uhartean dagoen Kanada-Frantzia-Hawaii teleskopioaren bidez hauteman dute, eta erdian quasar bat duela ikusi dute. Astronomoen esanean, harritzekoa da hain masa handiko objektu bat hain goiz sortu izana, unibertsoak artean 700 milioi urte besterik ez baitzuen.

1
233
2007
7
009
Astronomia
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia