}

Zuria ala gorria?

1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sirio, gure galaxiako izar zuririk distiratsuena da. Aintzinako astronomoek zergatik esaten zuten gorria zela? Astronomo amerikarrez osatutako talde batek erantzun bat proposatu berri du. Hipotesi bat hartu dute abiaburutzat: izar nano bat bapatean erraldoi bihur daitekeela eta berriro uzkurtu tarte labur batean.

Sirio izar egonkorra da eta bere lagun den Sirio B nano zuria da. Azterketa-serie batek aditzera eman duenez, Sirio B asko konprimatutako karbono(IV) oxidoz osatuta dago ia erabat. Honen gainean helioz osatutako geruza mehe bat eta hidrogenozko egurats bat daude.

Helio eta hidrogenoaren fusioak sortutako bero itzelak eguratsaren hedatzea ekarri zuen eta bere hasierako tamaina baino milaka aldiz handiago bilakatu zen. Nano zuria erraldoi gorri bihurtu zen. Tenperatura txikiagotu egin zenean, izarrak hasierako tamaina berreskuratu zuen. Teoria honen arabera erromatarrek zakurraren izar gorria izenez ezagutu zutena ez da gaur eguneko Sirio bere lagun nanoa baizik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia