Zurrunbilo geometrikoak
2006/05/22 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Galdetuz gero zer itxura duen biraka ari den zurrunbilo baten zentroak, itsumustuan, zirkularra dela erantzungo du edonork, ziur. Eta pentsatzeko astia izanda ere, inor gutxik aldatuko du erantzuna. Baina naturan bestelako egitura geometrikoak ere ikusi izan dira, hala nola, atmosferaren zurrunbiloetan, urakan baten begian edo Saturnoko hodei batzuen zurrunbiloan.
Orain, laborategian ikusi dituzte bestelako egitura geometriko horiek. Horretarako, ura jarri dute biraka ontzi zilindriko batean; eta ikusi dute, abiadura azkartu ahala, hondoan urak marrazten duen irudia egitura batetik bestera pasatzen dela: lehenengo hiru puntako 'izar' bat agertu zen, gero karratu bat, pentagono bat ondoren, eta abiadura azkar-azkarrean hexagonoa.
Argazkia: Tomas Jansson.