}

Zurrunbiloak, hodeien sekretua

2002/04/11 Elhuyar Zientzia

Tximiniatik irteten den gandorrak berehala galtzen du forma. Kumulu hodeiak, ordea, bare egoten dira, desegiteko, hedatzeko... zeruan desagertzeko inolako premiarik gabe.

Bagenekien hori, ezta? Baina Indiako Rama Govindarajan-ek, fluidoen dinamikan adituak, hodeien portaera simulatzeko programa bat garatu eta horren zergatia aurkitu berri du. Izan ere, gandorra gas-zurrunbiloz eratuta dago. Biratzen duten heinean, zurrunbilo horiek kanpoko airea barneratzen dute gandorrean eta horrela, poliki-poliki, desegin egiten dira. Hodeien barneko zurrunbiloetan, berriz, eraztun-eiteko aldeak daude. Ura kondentsatzen den heinean, beroa askatzen dute ‘eraztun’ horiek, eta arinago biratzen dute; horrela, kanpoko airea sartzea eragotziz, hodeiek lasai, bare, baketsu, ia aldaezin jarraitzen dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia