#04 UHIN ULTRAMOREAK: Katu erradioaktiboak
2022/12/21 Iturria: uhin-ultramoreak
Zentral nuklearrek fisio-energia baliatzen dute, elektrizitatea ekoizteko. Fisio-erreakzioek, baina, energia asko askatzeaz gain, elementu erradioaktiboak ere sortzen dituzte prozesuan. Fusioa modu kontrolatuan egitea lortu berri dute, modu esperimentalean eta laborategian oraingoz. Urte asko beharko dira oraindik, hondakin erradioaktiborik gabeko energia mota hau modu erabilgarrian sortzeko eta denon eskura jartzeko.
Erradioaktibitateak dakarren arriskuaz ohartarazteko, hainbat irtenbide proposatu izan dira, tartean, katu fluoreszenteetan oinarritutako erlijio bat asmatzea. Txantxa dirudi, baina erradioaktibitatearen arriskua ez da txantxetakoa, erradioaren nesken kasuak erakutsi zuen moduan. Fusioa izan daiteke irtenbidea? Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek aztertu dituzte auzi horiek, eta horretan ikertzen aritu izan diren emakumeak ekarri dituzte gogora Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan.
Horrez gain, zenbait albiste zientifiko-teknologikoren berri duzu atalean eta soinu misteriotsua zerk sortzen duen asmatzera gonbidatzen zaituzte podcastaren gidariek.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia