}

#14 EHU-Ekinean: Aixa Barbarin López

2024/05/09 Iturria: ehu-ekinean

Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, EHUn historia ikastea hautatu eta arkeologian murgildu zen. Urpeko arkeologian aritzea, ez zitzaion burutik pasa harik eta,  aisialdian,  lagun batekin eurpekaritza probatu zuen arte. Bi diziplinak batzea erabaki zuen Cadizko Unibertsitatean urpeko arkeologia masterra eskaintzen zutela ikusi zuenean. "Nire betiko ametsa eta nire zaletasun berria batzeko aukera eman zidan". Harrez gero horretan ari da, portuetan eta itsasazpian, urpeko altxorrak topatu eta ikertzen.

EHU-Ekinean podcasta Elhuyarrek ekoitzen du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Trasferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin laguntzarekin.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia