}

#32 UHIN ULTRAMOREAK: Menopausiaren tabuaren kontra

2024/04/04 Iturria: uhin-ultramoreak

Menopausia prozesu fisiko, psikiko eta soziala da. Azken hilekoa jaitsi denetik urte beteko epea hartzen du, definizioz. Baina ez da data batera mugatzen, prozesu bat da, aldaketa hormonalak ekartzen dituena eta horrekin batera aldaketa fisiko eta psikikoak. Aldaketa horiek eragin zuzena dute emakumeen bizipenetan, emozionalki eta alderdi sozial eta kulturaletik ere bai. Eragin handiak dituen arren, askotan ezkutuan geratzen da; tabua da.  

Uhin ultramorez alderdi horiei guztiei eta haien ondorioei begiratu diete Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek, estigma eta tabuak apurtuz. Horrez gain, ohiko tarteak eman dituzte: albisteak, "Egunero ikasten da zerbait", eta sarri entzundakoak egia ala gezurra diren argitzea.

Uhin Ultramoreak podcasta Elhuyarrek ekoitzen du EITB Podkasterako.

GAIAN SAKONTZEKO:

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia