#43 UHIN ULTRAMOREAK: Luzatu, murrizteko

2025/04/10 Iturria: uhin-ultramoreak

Telefono mugikorren eta ordenagailu eramangarrien bizitza erabilgarriari buruzko txosten bat aztertu dute Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Hain zuzen, zaharkitze programatuaren ondorioz, azkar ordezkatzen ditugu produktu horiek, bertsio berriengatik. “Erabili eta bota” filosofia irauli, eta, horren ordez, “luzatu, murrizteko” leloa proposatzen dute: produktuen bizitza luzatzea, karbono-emisioak eta baliabideen ustiapena murrizteko. Horrez gain, albisteek, “Denboraren kapsula” bitxi batek, “Egunero ikasten da zerbait” sekzioak, eta mito zientifikoen baieztapen edo ezeztapenekin osatu dute atala.

GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia