Bale zaharren kanta
2014/03/24 Iturria: Norteko Ferrokarrilla
Baleek kanta egiten dute, baina zertarako? Bada, komunikatzeko kantatzen dute, baina batzuek ez horretarako bakarrik. Horretarako izateaz gain, bale horzdunek soinua sonar moduan erabiltzen dute. Ehizean harrapakinak detektatzeko, eta ur sakon eta ilunetan inguruari antzemateko. Aste honetan, sonarra erabiltzen zuen bale zaharrenaren fosilaren berri izan dugu; ikerketak 28 milioi urteko fosila dela dio.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia