Ekosfera (2025-04-23)
2025/04/28 Iturria: ekosfera
V. denboraldiaren 33. saioa. Baterien birziklapenaz hitz egin dugu, alegia, inguruan ditugun gailu elektrikoen baterietatik metalak berreskuratu eta berrerabiltzeko teknologia oraindik ez dugula kontatu dugu. Oraindik. Bestetik, Olentzia Itsas Estazioko Denis Benitok kontatu digu nola tratatzen diren gaur egun euskal kostaldean lehorreratzen diren itsas espezieak. Zetazeoei buruz hitz egin dugu, baina baita itsa zakurrei, dortokei eta marrazoei buruz ere. Gainera, Mauna Loa behatokiaren neurketetan Donald Trumpen politikak nola eragiten dutela ere kontatu dugu. Kontu larria, hamarakadetan izan diren CO2ren neurketak dagoeneko eteten direlako tarteka, eta ez dakigu zein izango den horren etorkizuna.


Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia